"Safet Bijelic-en "Ilirian sortua" eskultura erakusketa Durangoko Museoan
Safet Bijelic artista kroaziarrak bere eskulturak jarriko ditu ikusgai Durangoko Museoan

"Ilirian sortua" izenburuko erakusketan, bihartik abenduaren 31ra bitartean. Erakusketa bihar iluntzeko 19:30etan inauguratuko dute, museo durangarreko arduradunek gaur iragarri dutenez.
Safet Bijelicen (Labin, Kroazia, 1969) lanak arte funtzionalaren eta dekoratiboaren ikuspegi generikoa du abiapuntu. Ikuspegi horren funtsa bizitza modu original eta agortezinean lantzen dituen material zakarren -harria, zura, burdina, kristala- berezko edertasuna erreskatatzen duen irudimenez inguratzea da.

Aita meatzari eta artisaua zuen, eta harengandik jaso zuen perfekzioarekiko eta orekarekiko kezka artist kroaziarrak. Ezaugarri horiek biak ederki islatzen dira bere obretan, guztiak "kemen, arreta eta zehaztasun doituarekin eginak" baitira, Durangoko Museotik adierazi dutenez.
Safet Bijelicek bere lanei ematen dien zentzu plastiko bitxiak pieza bakar bihurtzen ditu bere obrak, "bizi-biziak eta memoria propiodunak". "Haren obrak penintsula oxigenatu eta askeak dira, odaiertz eta itxaropenera zabalik daudenak", gaineratu dute". Yahoo noticias
Bere lana ezagutzeko artistaren webgunera jo dezakezue.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada